Ekonomia -
Burtsa
Espainiako burtsak azken 13 hilabeteetako aste txarrena izan du
Txinako egoera ekonomikoak gorriz margotu ditu Europako merkatu nagusiak.
agentziak | erredakzioa
Espainiako burtsak azken 13 hilabeteotako jaitsierarik handiena izan du asteon, % 6,65 egin baitu behera azken bost egunetan, Txinako egoera ekonomikoaren eta petrolioaren merkatzearen ondorioz.
Txinako krisiaren ondorioak herrialde azaleratu berrietara ere heldu dira, jaitsi egin baitira horien monetak eta esportazioak.
Gaurko saioan, Espainiako burtsako adierazle nagusiak, Ibex 35ek, % 1,66 egin du behera, eta 8.909,20 puntutan kokatu da.
Europako gainerako merkatuetan ere gorria izan da nagusi: Paris % 1,59 jaitsi da; Milan, % 1,58; eta, Londres, % 0,70.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea