Ekonomia -

Ekonomiari buruzko txostena

Espainia eta Irlanda krisia gehien jasaten ari direnen artean daude

Aurreko kirisetan egindako hutsak sahiestu direla, baina langabezia-tasan krisiak denbora luze batean eragina izango duela aitortu du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (OCDE) herrien artean krisiak eragin handiena izan duen bigarren herria da Espainia; izan ere, Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkunde potentziala % 10,6 murriztu da. Irlanda da atzerapen nabariagoa izan duen herri bakarra: BPGaren hazkundea % 11,8ko murrizpena izan du. Antolakundeko herrien batezbesteko beherakada, ordea, % 3,1ekoa izan da, OCDEk argitaratutako erreforma ekonomikoei buruzko txosten baten arabera.

Garapenerako Antolakundearen ustez, Espainiako BPGk % 8,4 behera egingo du krisiak enpleguan izandako eraginaren ondorioz; ildo horretan, % 2,1eko atzerapena kapitalaren kostuen gaineko krisiaren eraginari dagokio. OCDEko multzoan, ordea, enpleguaren gaineko eraginak % 1,1 kenduko dio hazkunde potenzialari.

Espainiako eta Irlandako kasuetan, krisiaren eragin negatiboak enpleguan, biztanleria aktiboaren beherakada ekarriko du migrazio fluxuak direla eta.

Ildo horretan, AEBetarako % 2,4ko eragin negatiboa aurreikusi du, eta % 2,9koa Erresuma Batuearentzat. Frantziaren eta Alemaniaren kasuan % 2,8koa eta 3,9koa izango da, hurrenez hurren. Bestalde, Italiarentzat % 4,1koa izango da eta % 3,6koa Greziarentzat. Azkenik, Portugalen kasuan % 2,7ko izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea