Ekonomia -

Iruzurraren kontrako kanpainia

Herritarrek 210 iruzur salaketa jarri dituzte Gipuzkoan

Kanpainaren helburua zorrak berreskuratzea da; eta horrez gain, herritarren kontzientzia astintzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Ogasun Sailak iruzur fiskalaren aurka jarritako kanpainak 210 salaketa jaso ditu herritarren aldetik. Ekimen honen bitartez, herritarren laguntza sustatu nahi du Foru Aldundiak, iruzur zantzuak antzematen dituzten herritarrak salaketa jartzera animatzeko.

Uztailetik notarioen eragiketa guztien berri jasotzen du Ogasuna Sailak, guztira, 11.000 eragiketa inguru. 295 milioiko iruzurra antzeman dute Gipuzkoan sistema bi hauei esker; gehienak, Balio Erantsiaren Zergan edota enpresek egindakoak dira.

Kanpainaren helburua da zorrak berreskuratzea; eta horrez gain, herritarren kontzientzia astintzea. Ekainerako Ikus sistema informatikoa abian izango da eta Gipuzkoako datu ekonomiko guztiak gurutzatu ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea