Ekonomia -

Gorakada

Etxebizitzen salerosketak % 2,1 egin du gora

2008tik erregistratzen den lehenengo gorakada da hau, izan ere 2009an etxebizitzen salerosketak % 24,9 murriztu ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen salerosketa % 2,1 igo da iazko epe berarekin alderatuz. Guztira 38.263 operazio egin dira, horietatik % 50,8 etxe berrietan eta % 49,2 bigarren eskuko etxebizitzetan, adierazi du Estatistikako Institutu Nazionalak (INE).

Erakunde honek plazaratutako datuen arabera, etxebizitzen operazioak berreskurapena izan dute. Izan ere, abenduan % 0,3ko jaitsiera izan zuen arren, 2009an % 25 erori ziren.

Estatistika Institutu Nazionalak 2008 urtea baino lehenagoko datuak ematen ez dituen arren, Etxebizitza Ministerioak eta Jabetza Erregistratzaileen Kolegioak emandako datuen arabera, gutxienez azken hiru urtetan jazo den lehenengo gorakada da hau.

Urtarrileko gorakada hau bigarren eskuko 10,7ko gorakadari (18.807 operazio) esker izan da posible, etxe berrien operazioek % 5,1 egin baitute behera.

102 etxebizitza 100.000 biztanle bakoitzeko

Urtarrilean 100.000 biztanle bakoitzeko 102 etxe saldu ziren Espainian. Kantabrian egin dira 100.000 biztanle bakoitzeko operazio gehien, 157.

Jarraian Murtzia (138), Gaztela-Mantxa (127), Nafarroa (120), Valentzia (120), Errioxa (120), Extremadura (119), Andaluzia (115) eta Gaztela eta Leon (104) daude.

Bataz bestekoaren azpitik, ordea, honako probintziak daude: Asturias (98), Madril (95),Aragon (90), Kanariak (88), Balearrak (86), Katalunia (83), Euskal Herria (79) eta Galizia (76).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea