Ekonomia -
Kontseilarien polemika
PP haserre, PSEren eta EAJren arteko Vital Kutxaren akordioagatik
Vital Kutxako kontseilari berrien hautaketa prozesuak hautsak harrotu ditu. Bestalde, Kutxak fusioari berriro ekingo dio, krisia amaitzerakoan.
Erredakzioa
PSE eta EAJ Vital Kutxako organo berria hautatzeko lortutako akordioak asko haserretu du alderdi popularra. Javier de Andres Arabako PPko idazkari nagusiaren arabera, PSEk EAJrekin akordioa itxita zuen Vital Kutxako kontseilariak berritzeko PPri proposamena egin zionean.
Beraz, alderdi sozialista faltsukerietan ari dela esan du De Andresek eta egiten ari dena eta alderdi popularrari ematen ari zaion tratua ondo pentsatzeko ohartarazi dio.
PP eta PSEren arteko akordioa inbestidurako akordioa izan zela azaldu du De Andresek, eta alderdi popularrak bere partea bete duela nabarmendu du. Ildo horretan, alderdi sozialista eta jeltzaleak bere interesen alde ari direla salatu du.
Bestalde, alderdi popularra biktimarena egiten ari dela azaldu du Ezker Batuak.