Ekonomia -

Egoitza Bizkaian

Estatuko autonomoen elkartearen euskal ordezkaritza bat sortu dute

Erakunde honen helburua Euskadiko ahalik eta autonomo gehien biltzea da eta, beraz, kide berriak hartzeko prest dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lorenzo Amor Estatuko Langile Autonomoen Elkarteko (FATA) presidenteak, "euskal langile autonomoen interesen defentsan lan egingo duen" ordezkaritza berria aurkeztu du. Besteak beste, "aholkularitza juridikoa eta hezkuntza" eskainiko du.

Bilbon egin den prentsa aurrekoan, Soraya Mayo elkartearen idazkari orokorrarekin eta Garbiñe Naveran ATA-Euskadiko ordezkariarekin batera, egoitza berria aurkeztu dute.

Erakunde honen helburua Euskadiko ahalik eta autonomo gehien biltzea da eta, beraz, kide berriak hartzeko prest dago.

Egoitza nagusia Bizkaian dagoen arren, ahalik eta lasterren Gipuzkoan eta Araban ere egoitzak izatea espero dute.

Momentuz honako elkarteek eta erakundeek bat egin dute ATA- Euskadirekin: Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea, BilbaoCentro Elkartea, Rekaldeko Merkataritza Elkartea, Otxarkoagako Merkataritza Elkartea, Zorrotzako Merkataritza Elkartea, Santutxuko Merkataritza Elkartea, Itxura Pertsonaleko eta Pelukeriako Bizkaiko Elkartea, Bizkaiko Goxogileen Alkartasuna, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea eta Euskadiko Turismo Agentzien Enpresen Elkartea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea