Ekonomia -
2016ko lehen hiruhilekoa
Enpresaburuen konfiantza adierazleak, gora EAEn, eta behera Nafarroan
2016ko lehen hilabeteei begira baikor agertu dira EAEko enpresaburuak % 1,1 hazi baita. Nafarroan, berriz, % 4,7 jaitsi da.
Agentziak | Erredakzioa
2016ko lehen hiruhilekoari begira, baikor agertu dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresaburuak, % 1,1 hazi baita sektore honek ekonomian duen konfiantza neurtzen duen adierazlea. Nafarroan, aldiz, behera egin du (% 4,7), betiere 2015eko azken hiruhilekoko datuen arabera.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratu dituen datuek erakusten dutenez, EAEko enpresaburuak baikorren ageri direnen artean daude, eta Nafarroakoak, aldiz, ezkorrenen artean.
Espainiako Estatuan ere, behera egin du enpresaburuek ekonomian duten konfiantzak (% 1,3 jaitsi da adierazlea), azken 11 hilabeteetako goranzko joera iraulita.
EAEko enpresaburuen % 19,9k ikuspegi ekonomiko baikorra dute; % 20,8k ikuspegi ezkorragoa dute, eta % 59,3k normaltasunez ekingo diote urteari.