Ekonomia -
KPI
Prezioek gora egin dute EAEn, 2015ean
Nafarroan, berriz, % 0,1eko beherakada izan da. Kontsumorako Prezioen Indizeak % 0an itxi zuen urtea Espainiako Estatuan, urtearteko tasa % 0,3 igo ostean, erregaien beherakada ahulagoa izan delako.
agentziak | erredazioa
Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,3ko gorakadarekin itxi zuen 2015a EAEn, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, abenduan ere % 0,3ko igoera izan zen.
Nafarroan % 0,1 egin du behera, abenduan, azaroarekin alderatuta, lau hamarreneko gorakada izan bada ere.
Espainiako Estatuari dagokionez, % 0an geratu da KPI 2015ean, abenduan urtearteko tasak hiru hamarren gora eginda. Espainiako Estatistika Institutuak azaldu duenez, erregaien eta lubrifikatzaileen beherakada arinagoa izan delako hartu du KPIk joera hori.