Ekonomia -

PREZIOEN EGUNERAKETA

Butano bonbonak 13,1 euro balioko du bihartik, % 3,3 garestituta

Industria Ministerioak gaur publikatu ditu Estatuko Buletin Ofizialean propanoaren eta butanoaren prezioak eguneratuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Butano bonbona tradizionalak, 12,5 kilokoak, 13,1 euro balioko du bihartik aurrera. Gaur arte, 12,68 euro balio zuen butano bonbonak; beraz, % 3,3  garestiagoa izango da. Espainiako Estatuko 8 milioi etxebizitzatan erabiltzen da butanoa.

Industria Ministerioak gaur publikatu ditu Estatuko Buletin Ofizialean propanoaren eta butanoaren prezioak eguneratuta.

Bi hilean behin eguneratzen da butano bonbonaren prezioa, lehengaiaren nazioarteko kotizazioak edota produktua merkaturatzeko kostuak kontuan hartuta, eta, gehienez ere, % 5 garestitu edo merkatu daiteke. Duela bi urte ezarri zen muga hori.

Bonbonaren prezioa izoztu egin zuen Espainiako Gobernuak duela urte batzuk, eta 17,5 euroan ezarri zuen behin betiko prezioa, urtebetez. Horrek, lehengaiaren garestitze nabarmena ekarri zuen, eta, ondorioz, sektorearen defizita.

Petrolioaren nazioarteko kotizazioak beheranzko joera hartu zuenean, artean bonbonaren prezioa izoztuta zela, berriz, sektorea irabaziak izaten hasi zen. Horrela, 2015ean butano bonbonaren prezioa % 27,5 jaitsi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Eguneko albisteak