Ekonomia -

Urtarrila eta otsaila

Espedienteak "gutxitu egingo dira", Jaurlaritzaren arabera

Lan sailburuordearen hitzetan, ez dira datu zehatzak, eta 2010eko lehen hiruhilekoa amaitu arte ezingo dira egiaztatu. Egun, 1.378 lan-erregulazioko txosten eta 31.149 langile kaltetu daude EAEn.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Zapatero Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordeak aditzera eman duenez, 2010. urteko lehen bi hilabeteetan txikitu egin da lan-erregulazio txostenen kopurua, 2009ko epe berean baino % 40 gutxiago onartu baitituzte.

Eusko Legebiltzarrean izandako agerraldian sailburuordeak emandako datuen arabera, Lan Sailak guztira 187 espediente onartu ditu 2010ean; beraz, "espediente kopuruak apur bat behera egin du".

Dena den, lehen hiruhilekoa amaitu arte "ez dugu egiaztatzeko moduko datu serio eta zorrotzik izango", gaineratu du Zapaterok.

Urteko lehen bi hilabeteetan, 463 txosten onartu dituzte, horietako 47 "ezinbestekoak" eta 229, berriz, "berritzeak".Kaltetutako langileak, guztira, 8.726 izan dira urtarrilean eta otsailean, horietako 674 ezinbesteko txostenek eraginda eta 5.667, berritutakoek.

Dagoeneko, 937 enpresak itxi dute lan-erregulazio txostena eta 27.548 langile itzuli dira euren lanpostuetara, baina, halere, 1.378 lan-erregulazio txosten daude indarrean EAEn eta 31.149 langileri eragiten diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea