Ekonomia -
Kritikak
Aralar: "Kudeaketa ekonomiko txarraren aurrean ez dago aitzakiarik"
Aintzane Ezenarroren ustez, Lopezen Exekutiboa "tupustean" lan egiten du. Antonio Basagoitik, berriz, Gobernuak sosik ez duen "mezu alarmistak" zabaltzea gaitzetsi du
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen 600 euroko kreditua, gastu arruntak ordaintzeko, kritika ugari eragin ditu.
ETBri emandako elkarrizketan, Aintzane Ezenarro Aralarreko bozeramailea Legebiltzarrean, Exekutiboaren "kudeaketa ekonomiko txarraren aurrean aitzakiarik ez" dagoela adierazi du.
Aralarreko parlamentariaren aburuz, diru-kutxen egoera txarraren erantzulea "tupustean" lan egiten duen Lopezen Exekutiboa da.
Zentzu horretan, Gobernua eratu zenean, "2.000 milioi euroko soberakina" zegoela gogorazi du Ezenarrok.
Antonio Basagoiti Euskadiko Alderdi Popularreko presidenteak, Gobernuak sosik ez duen "mezu alarmistak" zabaldu dituen Ekonomia sailburuaren jokabidea gaitzetsi du.
Bai EAJ bai PSE dirurik ez egotearen errudunak direla iritzi du Basagoitik, sozialistek onartu egin baizituzten aurreko Gobernuaren aurrekontuak.