Ekonomia -

Gizarte Segurantza

% 52 igo da EAEn ordainketak atzeratzen dituzten enpresen kopurua

Gizarte Segurantzaren zorroa egoera onean dagoela eta egungo sistemak 2.023 urtera arte pentsioak ziurtatzen dituela esan du Gizarte Segurantzako Diruzaintza zuzendari nagusiak.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzak Euskadiko 2.600 bat enpresari onartu zien iaz egin behar zituzten ordainketak atzeratzea. Horrela, larri dabiltzan enpresei lanean jarraitzeko bidea errazten zaie, gaur Gasteizen Francisco Javier Aibar Gizarte Segurantzako Diruzaintza zuzendari nagusiak azaldu duenez.

Zorrei ere bere neurrian eusten dietela dio Aibarrek, iruzur poltsak ekidin dituztela alegia. Horren harian, iaz 5.300 euskal enpresari jarraipen berezia egin zietela azaldu du.

Gizarte Segurantzaren zorroa egoera onean dagoela eta egungo sistemak 2.023 urtera arte pentsioak ziurtatzen dituela esan du Zuzendari Nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea