Ekonomia -

Maiatzean, BEC-era

Makina-Erreminten Bienalak 920 enpresa ekarriko ditu Barakaldora

Makina-erreminta alorreko 30.000 bat profesional izango dira aurtengo bienalean, mundu osoko 54 herrialde ezberdinetatik etorriak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Makina-Erreminten Espainiako 26. Bienalean Bilbao Exhibition Centren (BEC) ospatuko da, maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean. Orotara 924 enpresa joango dira Barakaldoko eraikinera. 600.000 metro karratu erabiliko dituzte aurten biltzarra egin ahal izateko.

Gaur BEC-ek ohar batean jakinarazi duenez, makina-erreminta alorreko 30.000 bat profesional izango dira aurtengo bienalean, mundu osoko 54 herrialde ezberdinetatik etorriak.

Antolakuntzaren ustez, alor honek "errekuperazio motela" bizi du azkenaldian.

Aurtengoan, enpresei laguntzeko edizioa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea