Ekonomia -

Greba

Gastronomia Baskaren greba, bertan behera

44 ikastetxetako 7.000 ikasleri eragin die grebak. Jantokiak ohiko moduan arituko dira bihartik aurrera.

Eskola bateko jantokia
Eskola bateko jantokia
Eskola bateko jantokia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau eguneko greba hasi zuten atzo Gastronomia Baskako sukalde nagusian eta bertan behera utzi dute enpresako langileek egin duten asanblean. Horrela, jantokiek ohiko moduan lan egingo dute bihar. 44 ikastetxetako 7.000 ikasleri eragin die grebak.

ELA eta LAB sindikatuek Hezkuntza sailarekin bilera izan ostean hartu dute erabakia Gastronomia Baskako langileek. Bilera horretan, lanpostua galduko duten langileen "behin behineko" zerrenda lortu zuten. Zerrenda horretan, ELAren arabera, 18 langile (14 kontratu mugagabedunak eta lau aldizkakoak) ageri dira, eta horietako batzuk zerbitzua eskaintzen duen eskola pribatuetan kokatzen saiatuko omen dira.

Hezkuntzarekin izan duten bilerari dagokionez, sailak azaldu du ezin dituztela langileak zerbitzu zentralekin subrogatu, eskubide hori eskola-jantokietan lan egiten dutenek soilik dutelako. Izan ere, zerbitzu horren lehiaketako agirietan ez da horrelakorik ageri. ELAk eta LABek esan dute datozen deialdietarako hori hobetzen saiatuko direla.

Sindikatuek Eusko Jaurlaritzara bidaliko dute Gastronomia Baskako Lan-erregulazio espedientean sartuko dituzten langileen zerrenda eta Hezkuntza sailak eskola-jantokietako zerbitzua hartuko duten enpresei bidaliko die, baina kontratua egingo dietela ziurtatu gabe, erabaki hori enpresei soilik baitagokie. Gainera, ELAk eta LABek lan-batzordeei eskatuko diete Gastronomia Baskako espedientean sartu diren langileak kontratatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Grebak gaur Gaurko azken ordukoa