Ekonomia -

LAN GATAZKA

Gastronomia Baskako langile 'guztiek' egin dute bat grebarekin

ELAk eta LABek lau eguneko greba deialdia mantentzea erabaki dute.

ELAk eta LABek deitu dute lau eguneko greba. Artxiboko irudia.
Bizkaiko 44 ikastetxeko jantoki, zerbitzu gabe

1:06

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk eta LABek eutsi egin diote lau eguneko greba deialdiari hainbat ikastetxetako jantokietan zerbitzu ematen duen Gastronomia Baska enpresan.

Gaur lehen greba eguna egin dute, eta langile guztiek egin dute bat deialdiarekin, gutxieneko zerbitzuak egin behar zituztenak salbu, LABek azaldu duenez.

Gastronomia Baskak sukaldeko, banaketako, behaketako eta bulegoko langileak kaleratzeko erregulazio txostena aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzaren azken konkurtsoan ez zuelako lortu esleipena.

Horren ondorioz, konpainiak utzi egingo dio egunero 7.000 menu prestatzeari eta banatzeari.

Jaurlaritzak ikastetxeek eurek kontratatutako lanpostuen subrogazioa baino ez du aurreikusten, eta ez azpikontratatutako enpresen langileena.

Hori horrela, ELAk eta LABk Gastronomia Baskako langileekin lan poltsa bat sortzea proposatu dute, eta kaltedunek onartu egin dute.

Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu du esleipena lortu duten enpresei lan poltsa hori erabiltzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Lana berriak Eguneko albisteak Albisteak