Ekonomia -
Batzar nagusia
Ipar Kutxak 2010ean 13 milioi euroko etekina mantentzeko asmoa du
Erakundeak 2009ko ihardueraren balantzea aurkeztu du eta "zentzuz aztertuz" krisi ekonomikoaren testuinguru honetan "positibo" bezala baloratu dute.
Erredakzioa
Ipar Kutxako ordezkariek 2009. urtean lortutako 13 milioi euroko (2008an baino % 5 gutxiago) etekina mantentzeko asmoa dute, finantza sektorearen emaitzen beherakada gogorraren testuinguruan.
Erakundeak egindako Batzar nagusian 2009ko ihardueraren balatzea aurkeztu dute eta "zentzuz aztertuz" krisi ekonomikoaren testuinguru honetan "positibo" bezala baloratu dute.
Carlos Oses Ipar Kutxako zuzendariak zenbait helburu iragarri ditu; kreditu aktibitatea % 5ean handitzea eta bitarteko baliabideak % 10ean areagotzea, adibidez.
Ipar Kutxak emandako datuen arabera, 2009an erakundearen etekin garbiak (13 milioi euro) % 5,1 murriztu zen, sektorearen multzoaren % 27ko batazbestekoaren aurrean.
Euskal kreditu kooperatibak sektore pribatuan kudeatutako baliabideak % 8,7 igo ziren iragan urtean, 2.193 milioi euroko zifrara helduz.