Ekonomia -
Ibex 35
Espainiako burtsa % 4,44 amildu da
Ibex 35 adierazlea 8.122,1 puntura jaitsi da. Iazko abuztuaren 24tik jazotako jaitsiera handiena izan da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ibex 35, Espainiako burtsaren adierazle nagusia, % 4,44 jaitsi da gaurko saioan, eta 8.122,1 puntutan kokatu da. Iazko abuztuaren 24tik jazotako jaitsiera handiena izan da.
Adierazle horretan kotizatzen duten enpresa guztiak zenbaki gorritan izan dira gaurko saioan. Murrizketa handiena Popularrek izan du (% 7,32 egin du behera), eta ondoren honakoak izan dira: IAG (-% 7,29), ArcelorMittal (-% 7,17), Gamesa (-% 6,97) eta Amadeus (-% 6,94).
Zorren merkatuan, arrisku saria 155 puntutan kokatu da, eta euroa 1,1176 dolarretan salerosi dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea