Ekonomia -
Erreskate plana
Eurogunea arriskuan balego baino ez lioke lagunduko EBk Greziari
Jean-Claude Tricheten hitzetan, kreditu bigunak ez dira nahikoak Grezia erreskatatzeko; horren ordez, baldintza zorrotzak proposatu ditu.
Erredakzioa
Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak ohartarazi duenez, euroguneko egonkortasuna arriskuan balego eta egoera "apartekoa" balitz soilik lagunduko lioke ekonomikoki Europar Batasunak Greziari.
Greziari edozein laguntza emateko hiru baldintza errespetatu behar direla esan du Trichetek Euroganberako Gai Ekonomikoetarako batzordean egindako agerraldian. Lehenik eta behin, "bigunak ez diren kredituak emango dizkiogu bakarrik; baina diru-laguntzak edo transferentziak inola ere ez".
Gainera, Europako Banku Zentralaren hitzetan, laguntza ekonomikoa emateko "oso garrantzitsua" da baldintza zorrotzak ematea (Egonkortasun Itunaren eskakizunetatik harago doazen baldintzak).
Azkenik, "egoera guztiz apartekoa izan behar du eta euroguneko herrientzako arazoa suposatu behar du".
Beraz, Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzetan, laguntza zorrotza, bueltatu beharrekoa eta euroguneari egonkortasuna emango diona izango litzateke.
Tricheten aburuz, Greziako zorrari aurre egiten jarraitzeko gai izango da Europako Bankua.