Ekonomia -

Galerak burtsa nagusietan

Ibex 35 indizeak berriro egin du behera, 2013ko uztaileko minimoraino

Europako burtsa garrantzitsuenek galerak izan dituzten berriro astearte honetan. Wall Streetek hirugarren egunez egin du behera.

Ibex 35. Argazkia: EFE
Ibex 35. Argazkia: EFE
Ibex 35. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Burtsa nagusiek “astelehen beltza” izan zuten eta asteartean behera egin dute berriro. Milanen, adibidez, % 3,21ekoa izan da gainbehera.

Madrilen, Ibex 35 indizeak % 2,39ko jaitsiera izan du, eta, beraz, 2013ko uztaileko daturik okerrena errepikatu du, batez ere bankuen eta eraikuntza-enpresen beherakadak eraginda. 2016an, % 16,93 puntu galdu ditu jada.

Ameriketako Estatu Batuetan, Wall Streetek hirugarren egunez egin du behera (% 0,35).

Txinako ekonomiaren geldialdiak, Ameriketako Estatu Batuetako interes-tasaren inguruko zalantzak eta lehengaien prezio baxuek atzera bota dituzte inbertitzaileak, eta burtsek behera egitea ekarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Burtsa gaur