Ekonomia -

Burtsa

Ibex 35 indizeak arnasa hartu du, irekieran % 1 igota

Atzoko beherakadaren ostean (% 7koak izan ziren une batzuetan), burtsak bere onera itzultzen jasi dira. Hala, Milangoa % 1etik gora hazi da, eta Londreskoa eta Pariskoa % 0,7 inguru.

Espainiako burtsa, atzo. Argazkia: Efe
Espainiako burtsa, atzo.
Espainiako burtsa, atzo. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35 indizeak % 1,08ko gorakada izan du saioaren irekieran, 8.011,5 puntura iritsita. Hala, arnas pixka bat hartu du atzo % 2,39 atzera egin ostean, munduko ekonomiaren geldialdiaren beldur, petrolioaren prezioen ezegonkortasunagatik, eta banketxeen egoeragatik.

Hori horrela, Madrilgo indize adierazgarrienak 8.000 puntuko muga psikologikotik gora hasi du eguna, AEBko Erreserba Federalaren erabakiaren zain, eta Tokio Burtsak eta Wall Streetekoak % 2,31ko eta % 0,8ko galerekin amaitu ostean. Txinako burtsak itxita jarraitzen du urteberriko ospakizunengatik.

Zorraren merkatuan, arrisku saria 146 puntutan kokatu da egunaren hasieran.

Europako burtsei dagokienez, Milangoa % 1etik gora hazi da, eta Londreskoa eta Pariskoa % 0,7 inguru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Albisteak Burtsa gaur