Ekonomia -
Protesta
Greba Frantzian, Gobernuaren politika ekonomikoaren kontra
Bost sindikatu nagusiek 160 manifestaziotik gora deitu dituzte gizarte politika salatzeko eta iragarritako pentsio erreformaren aurka presioa egiteko.
Erredakzioa
Frantziako bost sindikatu nagusiek greba deitu dute gaurko Gobernuaren gizarte politikak salatzeko eta iragarritako pentsioen erreformaren kontra presioa egiteko, izan ere, 60 urtetik aurrera borondatezko erretiroa kentzea eta kotizazio epea luzatzea aurreikusi dute.
Grebak funtzionarioen artean izan du jarraipen handiena gaur goizean, hezkuntza alorrean bereziki: haurtzaindegiak, eskolak eta lizeoak itxita.
Hala ere, garraio publikoan arina izan da grebaren eragina, trenetan batez ere. Lanuzteak atzoko 20:00etan hasi ziren eta biharko 08:00ak arte iraungo dute.
Pariseko hiriko garraioan ia normaltasuna zen nagusi gaur goizean metroan, autobusetan eta tranbian, eta eragina handiagoa izan da aldiriko trenetan.
SNCFren arabera, TGVren barneko linietan, trenen % 65 inguru dabiltza martxan, eta ibilbide luzekoetan portzentaia txikiagoa da (% 50-60). Paris metropolitanoan aldirietako trenen erdiak dabiltza.
Greba deitu dutenek milaka pertsonen babesa espero dute Estatu osoan deitu dituzten 160 manifestazioetan.