Ekonomia -
'Euskal Y'a
Gallardon: "Premiazkoa da AHTk Madril eta Bilbo lotzea"
Madrilgo alkatearen arabera, "Bilbo polo ekonomiko garrantzitsuenetako bat da" eta, ondorioz, "Madrilekin konexioa izan behar du". Gauzak horreal, AHTren lanak azkartzearen alde egin du.
Erredakzioa
Alberto Ruiz Gallardonek uste du premiazkoa dela ''Euskal Y''ren lanak aurrera eramatea eta Euskadi Madrilekin lotzea, "Bilbo Espainiako polo ekonomiko garrantzitsuenetakoa baita".
Gauzak horrela, esan du ez duela zentzurik Bilbo "sare horretatik kanpo geratzea" azpiegitura "astiro egiten ari direlako. Adierazpen horiek Forum Europa-Tribuna Euskadin eskainitako hitzaldian egin ditu.
Abidura Handiko Trena bezalako "azpiegitura handiak" sortzearen garrantzia azpimarratu du, "pertsonak, pentsamenduak eta jarrerak hurbiltzeko laguntzen dutelako".
Ildo horretan, premiazkotzat jo du ''Euskal Y''a egitea, baita Valladolid-Burgos-Gasteiz zatia burutzea, Euskadi eta Madril lotuta egon ahal izateko.
"Abiadura handiari esker Madril eta Katalunia elkarlanean ari gara, ez dauka logikarik Euskadi Espainiako ekonomiaren motor garrantzitsuenetako izanda elkarlan horretan ez egotea", erantsi du.