Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

ELA: "Gastua Murrizteko Planarekin arpilaketa egiten ari dira"

Euskal Herriko gehiengo sindikalak manifestazioa deitu du larunbaterako, Espainiako Gobernuak iragarritako plan berriari erantzuteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren ustez, Gobernuek, patronalak eta bankuek "arpilaketa" egiten ari dira, Zapateroren Gobernuak iragarritako Gastua Murrizteko Planaren bitartez. Pentsioen erreformarako plana eta Lan erreformaren aurka ere hitzak izan ditu ELAko buruak.

Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRUk) manifestazioa deitu du aste honetako larunbaterako, hilak 27, Espainiako Gobernuaren plan berriari erantzuteko. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hiriburuetan egingo dituzte protestak, "lan eskubideen eta eskubide sozialen arpilaketari aurre egiteko".

"Bankuen artean, patronalaren artean eta Gobernu ezberdinen artean, lan eskubideen eta eskubide sozialen aurkako arpilaketa antolatzen ari dira", esan du Muñozek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea