Ekonomia -

Madrilgo bileraren ostean

Osasunerako herstura neurriak azaldu dizkie Nafarroak sindikatuei

Nafarroako Osasun sailburuak sindikatuen "jarrera ona" aintzat hartu du, Osasun Sailean abian jarriko diren herstura neurrien aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Kutz Nafarroako Osasun sailburuak sindikatuen "jarrera ona" aintzat hartu du, Osasunean abian jarriko diren neurri berriak azaldu eta gero. Besteak beste, asteburuetan zabalik dauden lehen mailako arreta zentroak gutxituko direla eta informazioaren jarraipena eta bidalketa egiteko behatokia sortuko dutela azaldu du Kutzek.

Gaur Maria Kutz Osasun sindikatu guztiekin (ELA izan ezik) batzartu da joan den ostegunean Madrilen Trinidad Jimenez Osasun ministroarekin izandako bileraren ostean adostutako neurrien berri emateko.

Hartutako neurrien artean dago, besteak beste, Iruñako eta eskualdeko lehen mailako arreta zentroen antolakuntza berria; larunbatetan eta igandeetan zerbitzu bera emango dute zentroek.

Baliabideak "arrazionalizatzeko" neurri hau datorren apirilaren 17an sartuko da indarrean. Beraz, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00era Ermitagañan, Rochapean eta Burlatan emango dute zerbitzua, eta San Martinen, ordea, asteburuetan eta jai egunetan (24 orduz).

Adostutako neurrien artean ere, Osasun Sindikatuak proposatutako hau: informazioaren jarraipenerako behatokia sortzea.

Era berean, aldez aurretik oporren antolaketa egingo dute eta lanera agertzen ez direnen kasuetarako plan berezia sortuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea