Ekonomia -
Zapatero eta Sarkozy
Euroguneko bilera eskatu dute Greziaren egoera aztertzeko
"Elkarlana, koordinazioa eta politika bateratuak batez ere euroguneko herrialdeetan", eskatu ditu Zapaterok.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiko presidentea eta Nikolas Sarkozy Frantziakoa Euroguneko bilera eskatu dute Greziari eman beharreko laguntza aztertzeko.
Bi buruzagiak bat etorri dira Euroguneko Estatuburuen eta Gobernuburuen premiazko bilera eskatzean, ostegunean eta ostiralean Bruselan egingo den goi bileraren atariko.
"Elkarlana, koordinazioa eta politika bateratuak batez ere euroguneko herrialdeetan", eskatu ditu Zapaterok. Eskari horiexetan bat datozela esan dute Frantzia eta Espainiako buruzagi nagusiek.
Txandakako presidente den aldetik, Zapaterok Europako batzordeari Nekazaritza eta landa garapena eta nekazari eta abeltzainentzako begirune berezia eskatu dio.