Ekonomia -

Hortz klinikak

Vitaldent konpainiako jabeak atxilotu dituzte ustezko iruzurragatik

Guztira, Polizia Nazionalak 13 pertsona atxilotu ditu. Gainera, Poliziak hegazkin bat eta luxuzko 36 ibilgailu atzeman ditu Topolino operazioan. Operazioa bezeroen salaketa ugarien ondorioa da.

Vitaldenteko egoitza nagusia Madrilen. Argazkia: EFE
Vitaldenteko egoitza nagusia Madrilen. Argazkia: EFE
13 atxilotu Vitaldenten iruzurra egiten zutelakoan

1:23

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UDEFeko polizia nazionalek Vitaldent hortz kliniketako jabeak atxilotu dituzte goizean, Estatuko zenbait komunikabidek aurreratu dutenez. Iruzur fiskala eta dirua zuritzea egotzi diete.

Atxilotuen artean, besteak beste, Ernesto Colman enpresako jabea eta sortzailea eta Bartolome Conde presidenteordea daude.

Operazioa Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak agindu du, eta oraindik zabalik dago. Miaketak egiten ari dira Madrilen.

Guztira, Polizia Nazionalak 13 pertsona atxilotu ditu Madrilen. Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, operazioa bezeroen salaketa ugarien ondorioa da.

Klinikek zabalik eta bezeroak artatzen jarraitzen dute.

Majadahondako (Madril) Argibideetako 2. Epaitegia ikerketa zuzentzen ari dela azaldu dute iturri juridikoek. Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak salaketa aurkeztu zuen Ogasun Publikoaren aurkako ustezko delituagatik, dirua ustez zuritzeagatik eta bezeroei iruzur egiteagatik.

Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak salaketan Ernesto Colman, Bartolome Conde eta enpresako zuzendaritzaren beste kideen aurka jo zuen.

Hegazkin bat eta luxuzko 36 auto atzeman dituzte

Gainera, Poliziak hegazkin bat eta luxuzko 36 ibilgailu atzeman ditu Topolino operazioan.

Ikerketako iturriek azaldu dutenez, bezeroek eta pazienteek hilero eskudirutan ordaintzen zutena Suitzan eta Luxenburgon zuritzen zuen Colmanek, Ogasunari iskin eginez. Kapital horren zati bat Espainiara itzultzen zen higiezinetan, lursailetan eta ibilgailuetan inbertitzeko.

Vitaldent konpainia 1991ean hasi zen lanean, Madrilen. Frankizia eredua ezartzen lehen hortz klinika izan zen, eta orduz geroztik 450 zentro zabaldu ditu, gehienak Espainian, bere webguneko informazioaren arabera. Sorreratik hortz klinikek zazpi milioi paziente baino gehiago artatu dituzte, eta konpainiak 7.500 langile ditu egun.

Konpainiak apirilean jakitera eman zituen azken datuen arabera, salmentek % 6,1 gora egin zuten 2015eko lehen hiruhilekoan (115,4 milioi euro), 2014ko epe berdinarekin alderatuta. Espainian 354 klinika ditu Vitaldentek. Salmentek % 4,5 gora egin zuten (91 milioi).

Odontologia sektoreko legedia eta araudia aldatzeko eskatu dio gaur Dentisten Kontseilu Nagusiak Gobernuari, interes ekonomikoa pazienteen osasunaren gainetik jartzen duen enpresa ereduari “mugak jartzeko”.

Hotz klinika sare batekin lotutako bigarren operazioa da, Cristobal Lopez Funnydenteko arduraduna urtarrilaren 29an atxilotu ondoren. Madrilen eta Katalunian zituen bederatzi zentroak itxi ostean, iruzurra leporatu zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak bideoak Gaurko azken ordukoa