Ekonomia -
Iazko datuekin alderatuta
Etxebizitzen gaineko hipoteka-kredituak %2,3 hazi dira
Hipoteken batez besteko balioa 112.839 eurora heldu da, urtarrilean. Hipoteka altuenak dituzten autonomia erkidegoak Euskadi (161.579 euro) eta Madril (161.412 euro) dira.
Erredakzioa
Etxebizitzen gaineko hipotekak 53.747 izatera heldu dira urtarrilean, %2,3 gehiago, iazko urtarrileko datuekin alderatuta. Gauzak horrela, zenbaki positiboetara bueltatu dira, abenduko urtean urteroko geldialdiaren ostean.
Zehazki, 2009ko abenduan, etxebizitzen inguruko hipotekek %1,3 egin zuten behera 2008ko hilabete berarekin aldea hartuta, 47.867 izatera heldu ziren, alegia.
Hipoteka horiek urtebetean behera egin badute ere, azaroan % 1,8 egin dute gora; orain, azkeneko bi urteotan lehenengoz, hipoteka bidez erositako etxebizitzek gorakada izan dute, 28 hilabetez behera egiten egon ostean.
Hipoteka altuenak dituzten autonomia erkidegoak Euskadi (161.579 euro) eta Madril (161.412 euro) dira.
Hipoteken batez besteko balioa 112.839 eurora heldu da, urtarrilean, iaz baino %7,6 gutxiago; maileguan utzitako kapitala %5,5 gutxitu da, 6.064 milioi eurora helduta.