Ekonomia -
Sestaon
Navaleko langileek enpresako lan-erregulazioko txostena onartu dute
Enplegua, baldintza ekonomikoak eta lan-erregulazioagatik eragindako langileak murrizteko konpromisoa azaltzen du aurreakordioak.
Erredakzioa
Enpresak aurkeztutako lan-erregulazioko txostena onartu du Sestaoko Navaleko langileen gehiengoak, Enpresa Batzordeak komunikatu batean jakinarazi duenez.
Enplegua, baldintza ekonomikoak eta lan-erregulazioagatik eragindako langileak murrizteko konpromisoa azaltzen du aurreakordioak.
Hasiera batean, apiriletik irailerako lan-erregulazioko txostena aurkeztu du enpresak plantila guztiarentzat; gehienez, 181 langileri eragingo die.
Dena den, lan-erregulazioko txostenaren jarraipen batzordearen sorrera aurreikusten du aurreakordioak; era berean, Navaleko beste departamentutan langileak birkokatzeko aukera aurreikusten du hasierako akordio horrek.