Ekonomia -

'Icaro' operazioa

Astero Espainian 30.000 euro faltsu sartzen zituen sarea, deseginda

Katalunian atzemandako bilete faltsuak "arriskutsuak" direla aitortu du Europako Banku Zentralak, "kalitate oneko" inprimatze sistema erabili dutelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak eta Mossos d''Esquadrako agenteek bederatzi lagun atxilotu dituzte, Kataluniatik Espainiara astero 30.000 euro faltsu sartzea leporatuta. Billeteak 20 eta 50 eurotakoak ziren eta Italiatik heltzen ziren. Polizia adituen arabera, sare hau azken urteetan aktibitate gehien zuen sareetako bat zen, faltsifikazioak oso kalitate onekoak zirelako eta diru kopuru handiak mugitzen zituztelako. Operazioa 2009 urteko amaieran hasi zen, Manresako eta Bartzelonako komertzioek 20 eta 50 euroko bilete faltsuekin ordaintzeagatik gero eta salaketa gehiago jartzen zituztelako.

Bartzelonan, Manresan, Granollersen eta Sabadellen egindako etxeen miaketei esker atxilotu dituzte gainerako lagunak. Europako Banku Zentraleko gomendioak jarraitzeko eskatu diete ikertzaileek merkatariei eta hiritarrei: "Ukitu, begiratu eta biratu".

Europako Banku Zentrala

Bestalde, katalunian atzemandako faltsifikazioak oso kalitate onekoak, eta beraz oso garrantzitsuak direla aitortu du Europako Banku Zentralak.

Kopien arriskua erabilitako teknikan datza: offsetak "gardentasun handia" ematen die bileteei eta egiazkoen itxura handia hartzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea