Itxi

2016/02/24

18:39

Ekonomia

TXARTEL BAKARRA

Barik, Bat eta Mugi EuskoTrenen eta Metro Bilbaon erabili ahalko dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelak Donostiako DBus autobus sarean erabili ahalko dira. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundia tarifa-sistema bakarra osatzen saiatuko da Renfen.

  • Uda honetan EuskoTrenen eta Metro Bilbaon erabili ahal izango dira hiru txartelak. Argazkia: EITB.

    Uda honetan EuskoTrenen eta Metro Bilbaon erabili ahal izango dira hiru txartelak. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Antonio Aiz Garraio sailburuorde eta Gipuzkoako Lurralde Autoritateko presidenteak garraio-txartel bakarra ezartzeko aurrerapauso bat aurkeztu du asteazken honetan. Egitasmoak Mugi, Barik eta Bat txartelentzako balioko luke, eta  udan EuskoTreneko Hendaia-Donostia-Bilbo tartera eta Metro Bilbaora zabalduko litzateke.

Aizek Mugi garraioko tarifa sistema bateratuaren balantzea eskaini du Donostian (Gipuzkoa) eman duen prentsaurreko batean. Halaber, sailburuordeak ohartarazi du aurten Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelak Donostiako DBus autobus sarearekin integratuko direla programa pilotu baten bidez.

Aizek azpimarratu du “pauso zehatzekin” aurrera egiten ari direla Euskadin  txartel-garraio bakarra ezartzeko. Gainera, sailburuak gogorarazi duenez, egun hiru txartelak erabili daitezke Gasteizko eta Bilboko tranbietan eta Trapagarango (Bizkaia) Larreinetako funikularrean. Deskonturik gabeko aukerari dagokionez, udatik aurrera Eusko Trenen eta Metro Bilbaon egongo da erabilgarri.

Renferen integrazioa

Bestalde, Marisol Garmendia Lurralde Antolakuntza eta Mugikortasun diputatuak adierazi du Mugi “indar handiz” finkatu dela Gipuzkoan. 2013an martxan jarri zenetik, 656.000 txartel baino gehiago erabili dira, eta horietatik, 350.000 Mugikoak dira, eta 305.263, Lurraldebusekoak. 2015ean, 59.000 txartel pertsonalizatu eta 40.000 anonimo kaleratu zituzten. Garmendiak baieztatu du iaz garraio-enpresa guztiek bidaiari kopurua handitu zutela, Renfek izan ezik. Gainera, nabarmendu du legealdiko helburuetako bat Renfe sistema bateratu bakarrean integratzea dela.

2015ean, Mugi integratzen duten enpresa guztietatik, 64 milioi bidaiatik gora erregistratu ziren, 2014an baino % 2 gehiago. Bidaia guztien % 84, hau da, 54 milioi, Mugi edo Lurraldebus txartelekin egin ziren. Marisol Garmendiak esan du txartel horiek 295.000 erabiltzaile zenbatzen dituztela hilero. Horietatik, % 80k txartela 20 aldiz erabiltzen dute hilean, asko jota (% 45eko deskontua); %16k 21-50 aldi artean (% 56) eta % 4k 51 bidaia baino gehiago egiten dituzte hilean.

Eluska Redondo Gipuzkoako Garraioko Lurralde Autoritateko zuzendariak azpimarratu ditu iaz sistema honetan sartutako hobekuntza batzuk. Adibidez, tramiteen sinplifikazioa edota txartelen komisioak Kutxabankeko kutxazainetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;