Ekonomia -
2015eko ekitaldiko emaitzak
Repsolek 1.227 milioi galdu zituen 2015ean, eta dibidenduak jaitsi
Aitzitik, azken bost hilabeteetan desinbertsioetatik etorritako 2.500 milioi bereganatu ditu konpainiak.
Agentziak | Erredakzioa
Repsolek 1.227 milioiko diru-galerak izan zituen 2015eko ekitaldian, 2.957 milioi euroko poltsa jarri behar izan baitu, petrolioaren eta gasaren prezioek izan duten beheraldi nabarmenak eragin dion galerei aurre egiteko. Joan zen urtean, aldiz, 2014ko ekitaldian 1.612 euroko irabazia izan zuen. Hala eman du jakitera gaur bertan petrolio-konpainia berak. Galera horiek izateaz gain, dibidenduak ere murriztu egin ditu.
Enpresak esan duenez, egin dituen diru-hornikuntza gehienak petrolioak eta gasak duten prezioaren testuinguruari dagokienez, horiek lehengoratu egin ahal izango dira hurrengo ekitaldietan.
Aitzitik, azken bost hilabeteetan desinbertsioetatik etorritako 2.500 milioi sortu ditu konpainiak. Horren adibide da gaur bertan jakitera eman duen salmenta: Erresuma Batuan zuen negozio eolikoa SDIC Power enpresa txinatarrari saldu dio 238 milioi euroren truke. Aipatu operazioak, 109 milioiko plusbalio garbia ekarriko dio Repsoli, konpainiaren esanetan.
Azkenik, Repsoleko administrazio kontseiluak akziodunen batzar nagusiari akzio bakoitzeko 0,30 euroko dibidendu gehigarria ordaintzea proposatuko dio, aurretik ordaintzen zituen 0,50 euroen aurrean.