Ekonomia -

INEren datuak

KPI harmonizatua % 1,4an kokatu da martxoan

Bost hamarren gora egin du otsailetik, bost hilabetez jarraian adierazle hori positiboa da. Gainera, 2008ko abendutik izan den tasarik altuena da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indize harmonizatua % 1,4koa izan da martxoan Espainian, bost hamarren igo da aurreko hilabetetik, Estatistika Institutu Nazioanalak (INE) aurreratutako datuen arabera.

Martxoko datuak aintzat hartuz, bost hilabetez jarraian adierazle hori positiboa da. % 1,4ko tasa, 2008ko abendutik izan den altuena da, orduan, % 1,5ean kokatu zen.

Erakunde horren arabera, iazko martxoan ez bezala, erregaien prezioek gora egin dutelako (ia % 4 igo dira urteko lehen hiruhilekoan) eta elikagaien prezioek bere horretan jarraitu dutelako eman da aipatu gorakada.

Gobernuaren ustez, inflakzioa "normalizatu" egin da eta hurrengo hilabeteetan, egoera antzekoa espero dute.

Adierazle aurreratuak eskainitako informazioa baina, ez da guztiz zehatza eta behin betiko datua datorren apirilaren 15an jakinaraziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea