Ekonomia -
Otsaileko datuak
Langabezia %10era iritsi da eurogunean eta %19ra Espainian
Europar Batasun osoan %9,6ra iritsi da langabezia. Hazkundea txikia izan bada ere, langabezia datu handienak izan dira 1998ko abuztutik eurogunearentzat, eta 2000ko urtarriletik Hogeita zazpientzat.
Erredakzioa
Langabezia-tasa hamarren bat hasi zen otsailean eurogunean eta Europar Batasun osoan, %10era eta %9,6ra hurrenez hurren, hain zuzen ere.
Espainian berdin gertatu zen, baina portzentajea are handiagoa da: %19koa, Eurostatek gaur informatu duenez.
Hazkundea txikia izan bada ere, langabezia datu handienak izan dira 1998ko abuztutik eurogunearentzat, eta 2000ko urtarriletik Hogeita zazpientzat.
Igoerak hautsi egin du azken hilabeteetako joera, euroguneko langabezia %9,9koa izan baita azarotik. Europar Batasunean, ordea, aurreko hilean hasi zen berriro langabezia goraka.