Ekonomia -

Balantzea

Ia 20.000 kontsumitzailek kexa bat aurkeztu zuten Euskadin, 2009an

Iaz 19.854 kexa aurkeztu ziren kontsumo bulego ezberdinetan. Erreklamazio gehien telekomunikazio enpresek izan zituzten, % 31,8.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19.854 kontsumitzailek kexaren bat aurkeztu zuten Euskadin, 2009an, horietatik % 30 baino gehiago telekomunikazio sektoreari jarri zizkioten. Gainera, 151 zehapen-espediente jarri ziren abian, horietatik % 40 berme-legearen urraketak ziren.

Olga Rivera Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuordeak eta Ana Collia Kontsumo zuzendariak prentsaurrekoa eman dute Bilbon, 2009ko kontsumo datuen berri emateko.

2009an, 19.854 kexa aurkeztu ziren kontsumo bulego ezberdinetan. Araban 3.767 aurkeztu ziren, 4.757 Gipuzkoan eta 11.330 Bizkaian. Gainera, 60.275 kontsulta izan ziren.

Sektoreka, erreklamazio gehien telekomunikazio enpresek izan zituzten, % 31,8, horien atzetik zerbitzu energetikoak % 8,6 batekin, eta etxetresna elektrikoak, informatika eta ikus-entzunezko sektoreak ondoren, kexen % 7,7arekin.

Kontaktuak enpresekin

Zentzu horretan, Euskadiko telekomunikazio enpresa nagusiekin harremanetan jarri direla jakinarazi du Kontsumo zuzendariak, baina "gai batzuetan" akordioetara heltzea "zaila" dela onartu du.

Telekomunikazioetan egiten diren erreklamazioen % 27k baja emateko arazoekin, alta iruzurrekin edo hausteekin erlazioa dute, % 21ek fakturazio arazoekin eta ia % 16k bermeekin zerikusia duten gaiekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea