Ekonomia -

Lan gatazka

Greba eguna Nafarroako merkataritza sektorean

Lanuzteak UGT, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek deitu dituzte, jai eguna izanik hainbat denda irekiko dituztela salatzeko.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGT, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek greba eguna deitu dute gaurko Nafarroako merkataritza sektorean, jaieguna izanik denda batzuek ateak irekiko dituztela salatzeko.

Zentraletako arduradunek azaldu dutenez, hainbat enpresak "hautsi" egin zuten Merkataritza Ordutegien Mahaian adostutakoa, urtarrilaren 3an (igandea) dendak zabaldu baitzituzten.

Hori horrela, greba deitu dute gaurko, "irekitzea erabakitzen duten espazioetan", aipatu akordioa hautsi izana salatzeko.

Haien esanetan, gaur irekitzea "langileen eskubideen aurkako erasoa" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea