Ekonomia -
Hazkunde handia
Ibilgailuen matrikulazioak %63,1 hazi dira martxoan
Hain zuzen ere, bere historiako hazkunde handiena izan da. Sektoreko enpresen arabera, herritarrak autoa erosteko laguntzak laster agortuko diren beldur direlako izan da horren handia portzentajea.
Erredakzioa
Ibilgailuen matrikulazio datuek beren historiako hazkunde handiena izan dute martxoan, %63,1ekoa hain zuzen ere.
Auto ekoizleen (Anfac) eta saltzaileen (Ganvam) elkarteek gaur jakinarazi dutenez, urteko lehen hiruhilekoan 286.167 ibilgailu matrikulatu zituzten, hots, iazko epe berean izan ziren 197.993ak baino % 44,5 gehiago.
Sektoreko elkarteen arabera, erabiltzaileak lehen seihilekoa amaitu baino lehen autoa erosteko laguntzak agortuko diren beldur direlako hazi da horrenbeste matrikulazio datua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea