Ekonomia -

EUSKO JAURLARITZA

2012ko aparteko soldataren % 25 apirilean itzuliko du Jaurlaritzak

Iazko apirilean ere, 2012an Rajoyren Gobernuak kendutako soldataren laurdena jaso zuten EAEko langile publikoek. % 50a geratzen zaie, beraz, jasotzeko.

Iazko apirilean ere, kendutako soldataren laurdena itzuli zitzaien langile publikoei.
Iazko apirilean ere, kendutako soldataren laurdena itzuli zitzaien langile publikoei.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirileko nominan itzuliko die Eusko Jaularitzak EAEko langile publikoei 2012an Espainiako Gobernuak kendutako aparteko soldataren beste % 25. Iazko apirilean jaso zuten aurreneko zatia, orduan ere, soldataren laurdena.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Bileraren ondorengo prentsaurrekoan eman du gaur onartutako erabakiaren berri. Bere hitzetan, 50 milioi euroko diru-partida aurreikusi dute, soldaten % 25 datorren hilean itzultzeko.

Bigarren itzulketa hori eginda, 2012ko Gabonetan kendutako ordainsariaren % 50a geratuko zaie langile publikoei jasotzeko.

Erabaki honekin, Erkorekaren hitzetan,"langile publikoen baldintzak hobetzeko" Jaurlaritzak duen "konpromisoan" aurrera egin nahi da. Bide horretan, legealdi honetan onartutako beste neurri batzuk azpimarratu ditu Gasteizko Gobernuaren bozeramaileak; soldata % 1 igotzea, 35 orduko lan-astea ezartzea edota antzinatasunari dagozkion egun libreak errekuperatzea aipatu ditu, besteak beste.

Erkorekak jakitera eman duenez, neurri horiek guztiek indarrean jartzeak 106 milioi euroko eragina izango du Eusko Jaurlaritzaren diru-poltsan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia Eguneko albisteak