Ekonomia -
Aurkezpena
Auto elektrikoak argindarra merkatu lezake, Zapateroren ustez
Espainiako Estatuan auto elektrikoa sustatzeko estrategiaren aurkezpenean egon da Espainiako presidentea.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du auto elektrikoa aukera bat dela energiaren alorrean, argindarraren prezioa merkatu lezakeelakoan.
Espainiako Estatuan auto elektrikoa sustatzeko estrategiaren aurkezpenean adierazi duenez, ibilgailu elektrikoekin energia berriztagarriak babesten dira.
Zapateroren esanetan, ibilgailu elektrikoekin petrolioarekiko mendekotasuna murriztuko da, eta ingurugiroaren ikuspuntutik ere aukera handia da.
Auto elektrikoaren beste abantailetako bat, hirietako zarataren txikiagotzea da.
Zapateroren hitzetan, eredu ekonomiko iraunkorraren oinarrizko aukerak elkartzen dira proiektu honetan: Espainiako ekonomiaren sektore garrantzitsuenen berrikuntza, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren sustapena, klima aldaketaren kontrako borroka eta energia aro berri bat (karbonotik aldentzen gaituen aro ekonomiko berri bat).