Ekonomia -
Enpresen blindajea
Iberdrolak "errespetua" adierazi dio Kongresuaren erabakiari
Hala ere, Iberdrolak ez du enpresen blindatzeak debekatzeari buruz hitz egingo proposamenak ibilbide osoa bete arte.
Erredakzioa
Espainiako Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Ogasun Batzordeak hartutako erabakiaren aurrean "errespetua" azaldu du gaur Iberdrolak. Hala ere, Iberdrolak ez du enpresen blindatzeak debekatzeari buruz hitz egingo proposamenak ibilbide osoa bete arte, gaur Europa Press agentziari adierazi diotenez.
Izan ere, testua Senatutik igaro beharko da orain. Aldaketak sartzekotan, Kongresuan aztertu beharko dute berriro ere.
PSOEk aurkeztutako ekimenak Iberdrolarengan, Repsolengan eta Telefonicarengan eragina izango du, enpresa hauek boto eskubidea %10era murriztuta daukatelako.
Iberdrolaren kasuan, Florentino Perezen ACS enpresak (Iberdrolaren %12,7 berea da) bere partehartzearen arabera bozkatu ahal izango du datorren urtetik aurrea. Modu honetan, beraz, ACSk egungo murriztapenak gainditu ahal izango ditu.