Ekonomia -

Uztailean eta abuztuan

Maleta bakoitzeko 20 euro kobratuko ditu Ryanair konpainiak udan

"Udako bi hilabete horietako goren alditik" at maleta bakoitzaren kostua 15 eurokoa izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fakturatutako maleta bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko ditu uztailean eta abuztuan Ryanair konpainiarekin hegaldia egiten duen bezeroak. Neurria indarrean sartuko da bihar gauerdian, konpainiak gaur komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.

"Udako bi hilabete horietako goren alditik" at maleta bakoitzaren kostua 15 eurokoa izango da, baina gainordainak saihesteko soilik eskuko ekipajea erabiltzea gomendatu du airelineak, izan ere, doakoa da 10 kilogramotara arte.

"Udan arin bidaiatzea saritu nahi du" konpainiak, Stephen McNamara Ryanair konpainiako bozeramaileak azaldu duenez, "ekipaje tasak saihestuz". Era berean, neurriak bidaiarien % 70eri eragingo ez diela adierazi du McNamarak, fakturazio zerbitzua erabiltzen ez dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea