Ekonomia -
Akordioa
Gasteizko Mercedesek Vito furgoneta berria egingo du
Renault-Nissan konpainiek eta Alemaniako Daimler enpresak sinatu dute akordioa. Vito Berria ekologikoagoa izango omen da eta Gasteizko Mercedesen muntatuko dute, motorra Alemanian egingo bada ere.
Euskadi Irratia
Renault-Nissan konpainien aliantzak eta Alemaniako Daimler enpresak lortutako akordioari esker, Gasteizen egingo dute Mercedeseko Vito furgoneta berria.
Akordio sakona da gaur iragarri dutena Bruselatik, besteak beste, bere baitan hartzen baitu Renault-Nissan aliantzaren eta Daimler enpresaren arteko akzio trukea.
Vito Berria ekologikoagoa iragartzen da eta Gasteizko Mercedesen muntatuko dute, motorra Alemanian egingo bada ere.
Autogile handien akordioak kostuak murriztea eta merkatu kuota handiagoa bereganatzea du xede, eta Europar Batzordearen oniritzia du gaur Bruselan emandako prentsaurrekoan ziurtatu dutenez.