Ekonomia -
2015eko datuak
Atzerriko inbertsioa %43,7 jaitsi zen EAEn 2015ean
Espainiako Gobernuaren datuen arabera, inbertsioa 1.409 milioi eurokoa izan zen 2014an, eta 794 milioikoa, berriz, iaz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzerriko inbertsioak % 43,7 egin zuen behera Euskal Autonomia Erkidegoan iaz, Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak emandako datuen arabera. Izan ere, inbertsioa 1.409 milioi eurokoa izan zen 2014an, eta 794 milioikoa, berriz, 2015ean.
EAEn atzerriko inbertsioak atzera egin badu ere, Espainiako Estatuan atzerriko inbertsioa 21.724 milioi eurokoa izan zen iaz, 2000. urtetik izandako bosgarren datu onena.
Atzerriko inbertsoreek 1.072 milioi euro inbertitu zituzten EAEn 2013an; 1.409 milioi, 2014an; eta 794 milioi, 2015ean. % 43,7ko jaitsiera izan du, beraz.
Espainiako Gobernuaren arabera, iaz Estatuan izandako % 11ko igoera 2013an hasitako goranzko bidearen jarraipena da.
Halaber, inbertsio produktiboa % 7,9 igo zen, eta inbertsioa 16.184 milioi eurokoa izan zen guztira.