Ekonomia -
Izendapena
Josu Jon Imaz Repsoleko energia berrien zuzendari izendatu dute
Dena dela, EAJko buru ohiak Petronorreko presidente izaten jarraituko du.
Erredakzioa
Josu Jon Imaz EAJko presidente ohia Repsolek sortuko duen Energia Berrien Unitateko zuzendaria izango da. Dena dela, Petronorreko presidente izaten ere jarraituko du.
Bi konpainiek agiri batean jakinarazi dutenez, negozio unitate berriak garraioaren sektorean bioenergia eta energia berriztagarriak ardatz dituzten proiektuak sustatuko ditu.
Halaber, CO2 isuriak murrizteko eta karbonoari buruzko negozioak ere garatuko ditu, karbono dioxidoa biltegiratzeko proiektuak, kasu.
Repsol Petronorren akziodun nagusia da. Akzioen %85,98 ditu, hain zuzen ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea