Ekonomia -
Liburuen sektorea
Pirateria digitalak 150 milioiko galerak eragin ditu
Espainia eduki gehien pirateatzen dituen herrialdeen artean dago, legez kanpoko fotokopiak ere gaindituz.
Erredakzioa
Pirateria digitalak 150 milioiko galerak dakartza eta dagoeneko legez kanpoko fotokopiak eragiten dituen galerak gainditzen ditu (100 milioi inguru).
Angeles Gonzalez-Sinde Cultura ministroarekin izandako bileraren ostean, Antonio Maria Vila Espainiako Editoreen Gremioen Federazioaren zuzendariak adierazi duenez, datu hauek Espainiak pirateria digitalari dagokionez pairatzen ari den "egoera larria" agerian uzten dute.
Vilak adierazi duenez, beharrezkoa da "gaitz honekin amaitzea" eta editoreek webguneetan legez kanpoko edukiak blokeatzeko erabakia babesten dute.
"Ez da ona Espainia gehien pirateatzen duen herrialdeetako bat izatea. Asko dago jokoan eta botere publikoen eskuhartzea ezinbestekoa da", esan du Vilak.
"Baldintza legalak ez baditugu aldatzen eta botere publikoen jarrera errespetu gehiago ez badu, arazoa bertan jarraituko du. Baina gure ustez oraindik ez da ezer galdu", gaineratu du Vilak.