Ekonomia -
BBVAren ikerketa baten arabera
Espainiako ekonomiak % 0,1 gora egin du lehen hiruhilekoan
Espainiako bankuak egindako lan-merkatuaren azken behatokian, lehen hiru hilekoan enpleguan hobekuntza eman dela antzeman dute ere.
Erredakzioa
Espainiako ekonomiak, zazpi hiruhileko beherakaden ostean, % 0,1 gora egin du 2010eko urtarrilaren eta martxoaren artean, BBVA bankuaren ikerketa baten arabera.
Espainiako bankuak egindako lan-merkatuaren azken behatokian, lehen hiru hilekoan enplegua suspertzeko "bidea" zabaldu egin dela antzeman dute ere.
Dena den, lan-merkatuaren egoera "ahula" da; izan ere, lehen hiruhilekoan enplegua galdu egin da, Biztanleria Aktiboaren Inkestak erakutsiko duenez.
BBVAren arabera, martxoan jasotako afiliatze eta langabezia datuek lan-merkatuaren hobekuntza "gelditu" egin dela erakusten dute.