Ekonomia -

Energia

Jaurlaritzak oso positibotzat jo du Gaviotaren salmenta

Gasteizko Gobernuaren esanetan, gas bitelgia handitzeko proiektua bermatuta dago, Repsolek Enegasi saldu eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko kostaldearen aurrean dagoen Gaviota gas biltegia jabez aldatu da, Repsol konpainiak bere akzio guztiak saldu baitizkio Enagasi (akzioen %87 zituen).

Horren ildotik, Eusko Jaurlaritzak oso positibotzat jo du salmenta, eta horrela plataforma handitzeko proiektua bermatuta dagoela gaineratu du.

Industria, Berrikuntza eta Merkataritza Sailak zehaztu duenez, operazioaren berri duela hiru hilabete izan zuen, une hartan hasi baitzituzten bi konpainiek negoziazioak.

Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuak goratu du Gaviotaren inbertsioa "lehentasun handienetakoa" duena dela energiaren sektorean.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, operazioak, alde batetik, gas naturala Euskadin garraiatzeko eta biltegiratzeko azpiegiturak sendotzen ditu, "gas ''hub'' gisa duen lehen mailako lekua finkatuta". Bestetik, Gaviota handituz iberiar gas-sisteman gas naturaleko erreserba estrategikoen defizit handia gutxiagotu ahal izango dela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea