Ekonomia -
Gasolina
EAEko 3 estaziok saltzen dute 95a litroko euro batean baino merkeago
Horietako bi Bizkaian daude, Abadiñoko Eroskin eta Durangoko Simplyn; hirugarrena, aldiz, Araban, Rivabellosako Eroskin. Duela hilabete, 31 gasolindegitan zegoen litroko euro batean baino merkeago
Agentziak | Erredakzioa
EAEko 3 estaziotan bakarrik saltzen dute larunbat honetan gasolina 95a litroko euro batean baino merkeago. Horietako bi Bizkaian daude, eta hirugarrena Araban. Duela hilabete, ordea, 31 gasolindegitan zegoen litroko euro batean baino merkeago.
Erregai-mota hau erosteko gasolindegirik merkeenak hauek dira: Bizkaian, Eroskik Abadiñon duena (litroko 0,987 euro) eta Simplyk Durangon duena (litroko 0,995 euro); eta Araban, Rivabellosako Eroskin (litroko 0,990 euro). Gipuzkoan, ez dago aukerarik ordaintzeko euro bat baino gutxiago litroko.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak bere webgunean jakinarazten duenez, euskal estazioetan merkeagoa da gasoleo A erostea; preziorik onenak hemen dituzte: Rivabellosako Eroskin (litroko 0,840 euro), Zaramaga merkatariza-zentroan (litroko 0,875 euro) eta Gasteizeko Bremen kalean (litroko 0,895 euro).
Gipuzkoan, gasoleo A erosteko estaziorik merkeenak Garberakoa eta Usurbilekoa dira (litroko 0,895na euro). Bizkaian, preziorik onena Abadiñoko Eroskin dago (litroko 0,867 euro), baita Durangoko Simplyn (litroko 0,867 euro ere) eta Arizgoitiko Eroskin (litroko 0,869 euro).