Ekonomia -
Babes ofizialeko etxebizitzak
Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren ituna maiatzean sinatzea nahi du
Helburua etxebizitza politikan sustapeneko eta adostasun sozialeko eremu egonkorra lortzea da datozen urteetara begira.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan sailburuak, Iñaki Arriolak, etxebizitzan zeresana duten agente sozialekin eta ekonomikoekin datorren hilean ituna sinatzea espero duela esan du. Helburua datozen hamar urteetarako etxebizitza politikan sustapeneko eta adostasun sozialeko eremu egonkorra lortzea da.
Euskadiko Etxebizitza eta Lur Sustatzaile Publikoen Erakundearekin bildu da Arriola Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, hain zuzen ere. Orain dela hilabete batzuk etxebizitza alorreko agente, parlamentuko talde, sindikatu eta enpresariekin biltzen ari da sailburua, datozen hamar urteetarako etxebizitza politikaren inguruan gutxieneko adostasunak bilduko dituen dokumentu bat sina dezaten.
Itunak adostutako estrategia batean oinarritutako etxebizitzaren beharrak asetzeko administrazio, agente sozial eta pribatu guztiak mobilizatzea baimendu beharko du.
Gainera, epe ertainera eta luzera desiratutako inguruaren ikuspegi komunean oinarritu beharko da. Akordioak lortutako konpromisoetan agertzen den iraunkortasun printzipioa islatuko du, lurraldearen garapen orekatu baten beharrarekin batera.