Ekonomia -

Ikerketa Soziologikoen Zentroa

Egoera politikoaren eta Gobernu faltaren inguruko ardurak gora egin du

Langabezia, ustelkeria eta iruzurra, eta arazo ekonomikoak dira beste kezka nagusi batzuk, Ikerketa Soziologikoaren Zentroaren martxoko ikerketaren arabera.

Jendea Bilbotik paseatzen. Argazkia: eitb.eus.
Jendea Bilbotik paseatzen. Argazkia: eitb.eus.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egora politikoaren, politikarien eta Gobernu faltaren inguruko ardurak gora egin du espainiarren artean, Ikerketa Soziologikoen Zentroaren martxoko inkestaren arabera. Hala ere, langabeziak Espainiako arazo nagusia izaten jarraitzen du inkestari erantzun diotenen %77,1ren ustez.

Zerrendako bigarren tokian, ustelkeria eta iruzurra daude, % 47,5etik % 44ra behera egin arren.  Ekonomiarekin zerikusi duten gaiak ere kezka nagusia dira espainarrentzat, % 25,6ren arabera. Zerrendako laugarren kezkatzat “politikariak, alderdi politikoak eta politika” gaien ingurukoa agertzen da: % 2,2 egin du gora, % 24,4raino.

Era berean, otsailean kezken artean sartu berri zen “Gobernu faltak” % 1,1etik % 3,1era egin du gora. Hori horrela,  espainiarren % 79,9ren iritziz egoera politikoa “txarra” edo “oso txarra” da, aurreko inkestan horrela pentsatzen zutenak % 76,7 ziren bitartean .

Emaitza horiek utzi dituzte Ikerketa Soziologikoen Zentroak martxoaren 1etik 11ra bitartean, 2.467 lagunen artean bildutako iritziek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024