Ekonomia -
Bihartik aurrera
Juan Maria Otaegui izango da EGABeko presidentea
Euskadiko Kutxako presidentea izan zen 1989tik 2009ra. Francisco Jose Huidobro Arabako patronaleko zuraren sektoreko presidentea, berriz, idazkari nagusi izendatuko dute.
Erredakzioa
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeak (EGAB), Juan Maria Otaegui Euskadiko Kutxako presidente ohia presidente izendatuko du bihar eta Francisco Jose Huidobro, aldiz, erakundeko idazkari nagusi.
Juan Maria Otaegui (Bergara, 1944), Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Fagor Taldeko Kontseilu Nagusiaren presidenteordea izan zen. Euskadiko Kutxako presidentea izan zen 1989tik 2009ra eta Mondragon Korporazioaren Kongresuaren ardura izan zuen.
Bere aldetik, Francisco Jose Huidobro (Bilbo, 1961), Zuzenbidean lizentziaduna eta Araban abokatu lanak egiten ditu. Arabako Merkatal Ganberako presidenteohi lehena de 2006tik. Halaber, SEA, Arabako patronaleko zuraren sektoreko presidentea da.
EGABeko bilkura berria 12.30etarako osatuta egon da. 24 kontseilariek eta Adituen Taldeko 8 kideek karguak hartuko dituzte.